Nahikoa da une hori; musika hori, mendi kuttun hori, goizaldeko hamaiketatxo hori, liburu eder hori, ezagutu berri duzun hiri hori, zinemako arratsalde hori, lagunekin hondartzan surfean ibilitako ilunabar hori, marrazketarako une hori eta ikasketen lanekin ari zaren bitartean gordetako une hori. Nahikoa da une zehatz hori gutxirekin asko izateko.
Une zehatz hauekin lotuta, gure hurrengo blogaren sarrera konektatu gabeko foto elkarrizketa bat dugu. Gure taldean bakoitzak bi argazki aukeratu ditugu, non bertan ez gauden “konektatuak” , hau da, ez gaude ez internet, ez mugikor, ez ordenagailu, ez teknologiari erabilpenik ematen.
Hona hemen gure 10 une kuttun horiek:
ZINEMA: Ohiturak ez direla galdu behar eta, asko gustatzen zaigun gauzetako bat zinemara joatea da. Pelikula on batez gozatzea, bizitzan egin daitezken plazer txikien barruan sartzen dugu. Horretaz gain, bakarrik edota konpainian egin dezakezun plan polit bat da.
JANARIA: Nori ez zaio jatea gustatzen? Guretzat janari goxo batetaz gozatzea ere beste plazer txiki bat dela esan dezakegu. Edozein lekutan, ordutan eta konpainia ezberdinean egin dezakegun gauza bat delarik.
LAGUNAK: Argazki honetan magisteritzako lagun batzuk agertzen dira. Lan modularreko ariketa bat burutu ahal izateko elkarri aurpegiak pintatu behar izan genizkion. Nahiz eta hasieran pixka bat lotsatu, besteen iritziak alde batera utzi eta primeran pasa genuen.
KIROLA: Argazki hau udaran Zarautzeko hondartzan ateratakoa da. Aneren lagun batzuk surfeatzen ibiltzen dira eta egun batean berari erakusteko erronka hartu zuten. Ondo moldatu ez bazen ere, egun politta igaro zuten elkarrekin.
MUSIKA: Bizitzak soinu banda du, pertsonek, lekuek, usainek, egoerek, adinak... denok dugu melodia bat eta askotan lekutik mugitu gabe belarrien bitartez, usaintzen dut, hitz egiten dut, mugitzen naiz; denboran bidaiatzen dut.
FESTAK: Bi poltsiko: Dirua eta giltzak. Zakukada jende, irrifar, besarkada eta "aspaldiko!".
IRAKURKETA: Oheratu baino lehen, irakurtzea gustuko dut, orokorrean, loak hartzen nauen bitartean irakurtzeko liburu bat edukitzen dut mesanotxean.
MARRAZKETA: Marrazten oso trebea ez naizen arren, oso momentu onak pasatzen ditut marrazten eta Arte ikasgaian eskatzen dizkiguten lan askok IKT-ekin harreman zuzenik ez dutenez, argazki hau aukeratu dut.
BIDAIAK: 2014ko udara gogoraraziz... kurtso amaierako bidaiaren azken uneak Bruselasen.
NATURA: Izaskungo mendian, igande arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz.
Horiek dira gure hamar argazkiak. Gure hamar uneak. Hamar argazki hauetan denetarik ikus dezakezue; gure bidaiak, gure bazkariak, gure marrazkiak, gure zaletasunak, gure aisia, gure deskantsuak,….denetarik.
Baina lan hau egin ondoren ohartu gara, lanaren helburua konektatu gabeko uneak erakustea izan arren, gure mugikor edo argazki kamerak eskuetan genituela une horiek gorde ahal izateko. Hortaz, konturatu gara, gaur egun oso zaila egiten zaigula konektatu gabe bizitzea, kontziente gara ia ezinezkoa dela gaur egungo gizartean konektaturik ez bizitzea.
Gu lehen mailako gizarte batean bizi gara, punta puntako teknologiak gure eskuetan ditugu eta guretzat ohikoak dira. Gure hausnarketan oinarrituta, esan dezakegu teknologia berriek maila sozialak ere desberdintzen dituztetela. Adibidez hirugarren munduko gizartean ez dituzte guk teknologian ditugun aurrerapenak, ez dituzte gure mugikor, ordenagailu, telebista, etab.
Beraiek ala eta guztiz ere, bizi bat dute, gai dira bizitzeko teknologiarik gabe. Hortaz, esan dezakegu gizarte motaren arabera teknologiaren erabilpena eta dependentzia maila asko aldatzen dela. Gaur egun teknologia berriak lehen mailako herrialdeetan aurkitzen dira eta bertako gizarteko kideek ezin dugu beraiek gabe gure gizarteak markatzen dituen irizpideak jarraitu.
Amaitzeko, teknologia berriek gure gizartean duten eragina ikaragarria da. Alde on eta txarrak ditu, gauza guztiak bezala. Ondorio horien artean, dependentzia, sortzen duten kontrola, intimitate falta eta pertsonen izaeraren aldaketa azpimarratuko genituzke. Teknologia berrien etorkizunari begira jarrita, ez dugu uste soka hau etengo denik, egunetik egunera teknologia aurrerapen handiak erakusten ari da eta konpetentzia asko dagoen mundu bat da, orduan gure ustetan honek indar handiz aurrera egiten jarraituko du. Gure esku dago soka hori luzatzen jarraitzea edo ahal den moduan kontrolatzen jakitea.










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina