2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

FOTOELKARRIZKETA: NONAME TALDEA

Nahikoa da une hori; musika hori, mendi kuttun hori, goizaldeko hamaiketatxo hori, liburu eder hori, ezagutu berri duzun hiri hori, zinemako arratsalde hori, lagunekin hondartzan surfean ibilitako ilunabar hori, marrazketarako une hori eta ikasketen lanekin ari zaren bitartean gordetako une hori. Nahikoa da une zehatz hori gutxirekin asko izateko.

Une zehatz hauekin lotuta, gure hurrengo blogaren sarrera konektatu gabeko foto elkarrizketa bat dugu. Gure taldean bakoitzak bi argazki aukeratu ditugu, non bertan ez gauden “konektatuak” , hau da, ez gaude ez internet, ez mugikor, ez ordenagailu, ez teknologiari erabilpenik ematen.

Hona hemen gure 10 une kuttun horiek:


ZINEMA: Ohiturak ez direla galdu behar eta, asko gustatzen zaigun gauzetako bat zinemara joatea da. Pelikula on batez gozatzea, bizitzan egin daitezken plazer txikien barruan sartzen dugu. Horretaz gain, bakarrik edota konpainian egin dezakezun plan polit bat da.


JANARIA: Nori ez zaio jatea gustatzen? Guretzat janari goxo batetaz gozatzea ere beste plazer txiki bat dela esan dezakegu. Edozein lekutan, ordutan eta konpainia ezberdinean egin dezakegun gauza bat delarik.



LAGUNAK: Argazki honetan magisteritzako lagun batzuk agertzen dira. Lan modularreko ariketa bat burutu ahal izateko elkarri aurpegiak pintatu behar izan genizkion. Nahiz eta hasieran pixka bat lotsatu, besteen iritziak alde batera utzi eta primeran pasa genuen.




KIROLA: Argazki hau udaran Zarautzeko hondartzan ateratakoa da. Aneren lagun batzuk surfeatzen ibiltzen dira eta egun batean berari erakusteko erronka hartu zuten. Ondo moldatu ez bazen ere, egun politta igaro zuten elkarrekin.




MUSIKA: Bizitzak soinu banda du, pertsonek, lekuek, usainek, egoerek, adinak... denok dugu melodia bat eta askotan lekutik mugitu gabe belarrien bitartez, usaintzen dut, hitz egiten dut, mugitzen naiz; denboran bidaiatzen dut.



FESTAK: Bi poltsiko: Dirua eta giltzak. Zakukada jende, irrifar, besarkada eta "aspaldiko!".



IRAKURKETA: Oheratu baino lehen, irakurtzea gustuko dut, orokorrean, loak hartzen nauen bitartean irakurtzeko liburu bat edukitzen dut mesanotxean.



MARRAZKETA: Marrazten oso trebea ez naizen arren, oso momentu onak pasatzen ditut marrazten eta Arte ikasgaian eskatzen dizkiguten lan askok IKT-ekin harreman zuzenik ez dutenez, argazki hau aukeratu dut.



BIDAIAK: 2014ko udara gogoraraziz... kurtso amaierako bidaiaren azken uneak Bruselasen.




NATURA: Izaskungo mendian, igande arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz.


Horiek dira gure hamar argazkiak. Gure hamar uneak. Hamar argazki hauetan denetarik ikus dezakezue; gure bidaiak, gure bazkariak, gure marrazkiak, gure zaletasunak, gure aisia, gure deskantsuak,….denetarik.

Baina lan hau egin ondoren ohartu gara, lanaren helburua konektatu gabeko uneak erakustea izan arren, gure mugikor edo argazki kamerak eskuetan genituela une horiek gorde ahal izateko. Hortaz, konturatu gara, gaur egun oso zaila egiten zaigula konektatu gabe bizitzea, kontziente gara ia ezinezkoa dela gaur egungo gizartean konektaturik ez bizitzea.

Gu lehen mailako gizarte batean bizi gara, punta puntako teknologiak gure eskuetan ditugu eta guretzat ohikoak dira. Gure hausnarketan oinarrituta, esan dezakegu teknologia berriek maila sozialak ere desberdintzen dituztetela. Adibidez hirugarren munduko gizartean ez dituzte guk teknologian ditugun aurrerapenak, ez dituzte gure mugikor, ordenagailu, telebista, etab. 

Beraiek ala eta guztiz ere, bizi bat dute, gai dira bizitzeko teknologiarik gabe. Hortaz, esan dezakegu gizarte motaren arabera teknologiaren erabilpena eta dependentzia maila asko aldatzen dela. Gaur egun teknologia berriak lehen mailako herrialdeetan aurkitzen dira eta bertako gizarteko kideek ezin dugu beraiek gabe gure gizarteak markatzen dituen irizpideak jarraitu.

Amaitzeko, teknologia berriek gure gizartean duten eragina ikaragarria da. Alde on eta txarrak ditu, gauza guztiak bezala. Ondorio horien artean, dependentzia, sortzen duten kontrola, intimitate falta eta pertsonen izaeraren aldaketa azpimarratuko genituzke. Teknologia berrien etorkizunari begira jarrita, ez dugu uste soka hau etengo denik, egunetik egunera teknologia aurrerapen handiak erakusten ari da eta konpetentzia asko dagoen mundu bat da, orduan gure ustetan honek indar handiz aurrera egiten jarraituko du. Gure esku dago soka hori luzatzen jarraitzea edo ahal den moduan kontrolatzen jakitea.

2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

Parkea hutsik! Non daude haurrak?


Herriko parkean ez dago umerik; ez oihu, ez algara, ez negar... Ez da ezer entzuten. Isiltasuna da parkearen zaindari, eguzkia goitik begira duelarik. Non daude haurrak? Parkea hutsik dago! Baina zergatik?

Haur guztiak etxian daude beraien nintendo, tablet, play station... gailuekin jolasten. Lagunekin parkera irten baina nahiago dute etxean geratu joku indibidual horietan jolasten. Parke gaixoa...

2015(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

IRUDIAK PARTEKATUZ III: Flickr erabilera gida

Flickerren erabiltzailea sortu eta argazkiak igotzeko argazki gida-album bat sortu dugu. Talde bezala landu dugun gai hau interesgarria iruditu bazaizue sartu jarraian duzuen link honetan:

http://arratecarro.blogspot.com.es/2015/11/flickrre-erabiltzailea-sortu-eta.html

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

IRUDIAK PARTEKATZEA I: 2.ZATIA (Informazioa)

IKTko saioetan irudiak partekatzearen gaia lantzen ari da nire taldea, eta hori dela eta, bildu dugun informazio baliagarria eskura utzi nahi izan dizuegu. Testua 5 zatitan banatu dugu, taldekide bakoitzak bere zatia blogean partekatuz.

Hona hemen nire egokitu zaidan zatia eta jarraian gainontzekoen linkak dituzue gehiago irakurri nahi izanez gero.
  
Ikasgelarako hainbat gomendio:

Lehenik eta behin, gogoan izan behar dugu irudi propioak edo erabilera librekoak baino ez ditugula kargatu edo editatu behar.

Bestalde, webgune jakin batean irudiak kargatu baino lehen, gehienezko tamainari buruzko baldintzak eta irudiei eman nahi diegun konfidentzialtasun-maila hartu behar ditugu kontuan. Tamainari dagokionez, irudia sortu eta editatzeko hainbat programak artxiboen blokeen izena edo tamaina modu automatizatuan aldatzeko aukera ematen du. Hortaz, oso tresna erabilgarriak dira material grafiko ugari erabiltzen denerako.

Gainera, aukera horiez gain, "ahots-hariak" sor daitezke. Tresna honek ingurune multimedia batean eztabaidak izatea eta kargatutako irudiei eta/edo bideoei iruzkinak eranstea ahalbideratzen du. Familiekin eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideekin partekatzeko baliabide interesgarria da.

Azkenik, hari gabe konektatzen den gailu eramangarri baten eta ordenagailu baten arteko edukiak sinkronizatzeko eta irudiak gorde eta partekatzeko aukera ematen duten web-esparruak nabarmendu behar dira, hala nola Nokia-ren Ovi izenekoa (https://files.ovi.com/sas/about).

 Testuaren zati guztiak hurrengo esteketan aurkituko dituzue:

1. ....: iKate :....: Irudiak webean gordez eta partekatuz: Azken saio praktikoan gure taldeak irudien inguruan jardungo zuela adostu genuen, azaroan, prakticumetik bueltan, ikasgelan jardueratxo bat...Irudiak gorde eta partekatzeko web zerbitzua

2. (Nire zatia) > Hainbat gomendio

Ondorengo hauek, irudiak partekatzeko dauden hainbat gune ezberdinen inguruko informazioa emango dizuete:

3. Mabale: IRUDIAK PARTEKATZEA: Nire taldekideek irudiak partekatzearen inguruko esanahia, erabilpena eta ikasgelan kontutan hartu beharreko hainbat gomendio eman ondoren,...
4. Eguneratuzan/k: IRUDIAK PARTEKATZEA: 4.zatia (NONAME TALDEA):       Hemen gaude berriz ere, gaurkoan Irudiak partekatzearen gaia jorratuko dut, baina ez bakarka, taldean baizik. Gaiaren inguruan inform...
5. IKT G.O.1: IRUDIAK PARTEKATU (INFORMAZIOA):  Dumpt: 1 GBko gordetzeko tokia eskaintzen du. Irudiak zip formatuan (trinkotuak) edo paneletik aldiro 10 irudi kargatzeko auker...

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

NIRE IKT ESPERIENTZIA PRAKTIKALDIAN




Salbatore Mitxelena Ikastolan lh3.mailako ikasleekin praktikak egiteko aukera paregabea izan dut 5 asteetan zehar. Blog hau informazio eta komunikazio teknologien inguruko datuak publikatzeko erabiltzen dudanez, nire praktiketako IKT esperientzia kontatzeko aprobetxatu nahi dut.

Hasteko, beraien tutoreak ez du inolako formakuntzarik gai honetan, adintsua da eta ez da eguneratu teknologiari dagokionez. Klasean liburuak, fitxak eta arbela erabiltzen dituzte irakas-ikaste prozesuan.

Bestalde, informatika deituriko ikasgaia astean ordebetez bakarrik izaten dute eta askotan, beste ikasgai batzuetako materiala aurreratu behar dutela esan eta hau alde batera uzten dute. Honekin, ikasgai honi ematen zaion garrantzi eza ikus dezakegu.

Behingoz ordutegiari kasu eginez, irakasleak ordenagailu gelara joatea erabakitzen duenean, bertan, ordenagailu zahar, izorratu, blokeatuak eta oso mantso doazenekin aurkitzen dira. Hori dela eta, ez daude nahikoak guztientzat eta 2 edo 3naka jarri behar izaten dute haurrek.

Bertan, irakasleak Txanelako CD bat eman eta bertako jokuetan ibiltzeko esaten die, nahi izanez gero, bakoitzak bere entzungailuak ere eraman ditzake musika entzuteko. Baina ikasle hauei ez zaie ordenagailuak ematen dituen milaka aukera eta aplikazioetan ibiltzen irakasten. Gainera, Eskola 2.0ko portatil txikiak ere badituzte ikastolan, baina ez die inongo erabilerarik ematen.

Hau dela eta, ondorio gisa, Zarautzeko Ikastola honetan teknologiari ez zaiola garrantzi handiegirik ematen azpimarratu nahi izan dut. Zuek zer deritzozue? Nola landu daiteke Ikt-a eskolan haurrekin ? Baliagarri iruditzen al zaizue Salbatore Mitxelena Ikastolan ematen zaion erabilera?