2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

NIRE IKT ESPERIENTZIA PRAKTIKALDIAN




Salbatore Mitxelena Ikastolan lh3.mailako ikasleekin praktikak egiteko aukera paregabea izan dut 5 asteetan zehar. Blog hau informazio eta komunikazio teknologien inguruko datuak publikatzeko erabiltzen dudanez, nire praktiketako IKT esperientzia kontatzeko aprobetxatu nahi dut.

Hasteko, beraien tutoreak ez du inolako formakuntzarik gai honetan, adintsua da eta ez da eguneratu teknologiari dagokionez. Klasean liburuak, fitxak eta arbela erabiltzen dituzte irakas-ikaste prozesuan.

Bestalde, informatika deituriko ikasgaia astean ordebetez bakarrik izaten dute eta askotan, beste ikasgai batzuetako materiala aurreratu behar dutela esan eta hau alde batera uzten dute. Honekin, ikasgai honi ematen zaion garrantzi eza ikus dezakegu.

Behingoz ordutegiari kasu eginez, irakasleak ordenagailu gelara joatea erabakitzen duenean, bertan, ordenagailu zahar, izorratu, blokeatuak eta oso mantso doazenekin aurkitzen dira. Hori dela eta, ez daude nahikoak guztientzat eta 2 edo 3naka jarri behar izaten dute haurrek.

Bertan, irakasleak Txanelako CD bat eman eta bertako jokuetan ibiltzeko esaten die, nahi izanez gero, bakoitzak bere entzungailuak ere eraman ditzake musika entzuteko. Baina ikasle hauei ez zaie ordenagailuak ematen dituen milaka aukera eta aplikazioetan ibiltzen irakasten. Gainera, Eskola 2.0ko portatil txikiak ere badituzte ikastolan, baina ez die inongo erabilerarik ematen.

Hau dela eta, ondorio gisa, Zarautzeko Ikastola honetan teknologiari ez zaiola garrantzi handiegirik ematen azpimarratu nahi izan dut. Zuek zer deritzozue? Nola landu daiteke Ikt-a eskolan haurrekin ? Baliagarri iruditzen al zaizue Salbatore Mitxelena Ikastolan ematen zaion erabilera?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina