2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Zer da konpetentzia digitala?

Konpetentzia digitalaren gaia interesatu bazaizue, hona hemen gai honen inguruko beste bideotxo bat:



Zer da konpetente izatea? Zer da konpetentzia digitala?


IKTk gizartean aldaketa sakonak ekarri ditu gure eguneroko errealitatearen arlo guztietan, eskolaren lana da ordea, matematika, hizkuntzak, literatura... irakasteaz gain, konpetentzia digitala ere sustatzea.

Gaur egun gailuak manejatzeko ez dago zailtasun handiegirik, ez informazioa eskuratu zein zabaltzeko ere. Baina digitalki konpetentea izatea katxarreria manejatzen jakitea baina askoz gehiago da.

Digitalki konpetentea izateko, gailuak erabiltzen jakin behar da, informazioa diskriminatzeko gai izan, nola eta noiz, zer igo eta zer ez jakin, eta beti gure alderdi kritikoa landuz. Informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzen jakin behar da.

Horretaz gain, informazioa jakintza bihurtzeko gaitasuna izan behar dugu. Arazoak planteatu, analizatu eta informazio hori zentzuarekin interpretatzeko gaitasuna izan. Eta azkeniak, modu egoki batean espresatzen jakin behar dugu. 






2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Aurreko artikuluetan IKTren inguruan landutakoaren ondoren, hemen duzue nire esperientzia azaltzen duen bideotxo bat.



Azalpena: Bideoan ikus dezakezuen moduan, urte gutxitan teknologiak aldaketa eta aurrerapen handia jasan du. Baina etorkizunean zer? Zer gertatuko da urte batzuen buruan?

Niri egia esateko, beldur pixka bat ematen dit etorkizunak. Oso azkar doan zerbait ezezaguna da niretzat eta ez dakit noraino heldu daitekeen. Irudietan ikusi ahal izan duzuen moduan, gizakia robotek ordezkatua izango dela uste dut. Mundu artifizial batean biziko garela, non giza harremanak galdu egingo diren. Gailuek lanpostuak kenduko dizkigute, aurrez aurreko harremana galdu egingo da, gizakia pertsona hotza bihurtuko da, ez enpatikoa, indibidualista... Etorkizun beltza dugulakoan nago!

Agian oker nago, eta guztia desberdina izango da, nork daki!


  • Nola ikusten dut nire burua irakasle naizenean IKTrekin? Hau da, gai izango nitzatekeela uste dut irakasle naizenean digitalki klaseak emateko?
Etorkizunean, irakasle naizenean, klaseak erakargarriagoak eta dinamikoagoak egiteko, teknologia erabiltzen ahaleginduko naiz. Azalpenak power pointen bidez azalduko ditut, teoriak hobeto ulertzeko interneten bideoak jarriko dizkiet ikasteei, ordenagailuak erabiliko ditugu informazioa bilatzeko, iritziak publikatuko ditugu sare sozialetan eta debateetan hartuko dugu parte... Guzti horretarako, ikasleen parte hartzea ezin bestekoa da, ni irakasle bezela ikasleak motibatzen saiatuko naiz, baina beraiek ere lanerako gogotsu etortzea ezinbestekoa izango da. 


  • Zer dakizu egiten teknologiekin?
Ez naiz oso habila teknologia kontuetan eta ez diet atentzio handiegirik jartzen. Nire lagunek, mugikor eta ordenagailu modernoenak erosten dituzte, musika deskargatzen dute ordenagailutik, erosketak egiten dituzte internetez... Teknologia aurrera doa eta ni atzean geratzen ari naizela diote. 

Gailu moderno horietako bat erosterako garaian prezioa begiratzen diet, ez ditut internet bidez erosketak egiten ez naizelako fidatzen, serieak telebistan ikusten ditut eta ez ordenagailuan. Edozer dela eta, ezin badut nire programa gustukoren bat ikusi, oraindik grabatu egiten dut beranduago ikusteko.

Hala ere, gauza oinarrizkoenak egiteko gai naizelakoan nago; esaterako, informazioa bilatu, sare sozialetan ibili, argazki eta bideoak editatu, dokumentuak idatzi... ikastolan ikasi dudana hain zuzen ere. Mugikorra eta ordenagailua nire egunerokotasunean erabiltzen ditut. Baina hortik aurrera... ez dakit gauza handiegirik teknologiaren inguruan.

2015(e)ko irailaren 12(a), larunbata


IKTko ikasgaian 3 galdera planteatu dizkigute eta jarraian erantzuten ahaleginduko naiz:


  • Orainarte nolakoa izan da gure ibilbidea eta esperientzia IKTrekin bai eskolan, bai gure eguneroko bizitzan?


Ni txikia nintzela ez dut gogoratzen IKTrekin harreman handiegirik eduki izana. 9 urterekin oparitu zidaten nire lehendabiziko gameboy-a. Ordenagailuarekin esaterako, lehenengo kontaktua 10 bat urte nituela izango zen. Ikastolan informatika ematen hasi ginen eta gurasoek bat erosi zidaten etxean izateko. Baina ez zen gaur egungo portatil txiki eta moderno horietako bat.

Arratsaldean planak egin nahi izaten nituenean, lagun bati deitzen nion etxeko telefonora eta gure artean adosten genuen zer egin. Ondoren, berak kuadrilako bati deitu behar zion plana azaltzeko, eta harek beste bati, eta besteak hurrengoari... kate bat osatuz. Azkenengoak berriz ere lehenengoari, kasu honetan niri, deitu behar zidan denek abisua jaso zutela jakinarazteko. Hori dela eta, kuadrilako guztien etxeko zenbakiak buruz nezkien. Baita beste gelakide zein familiarren zenbakiak ere.

13 urte bete nituenean ordea, nire lehendabiziko mugikorra oparitu zidaten gurasoek eta planak egiteko genuen sistema desagertu zen. Elkarri mugikorrera deitzen ginen, nahi bestetan. Baina ez genien orain ematen diegun erabilera bera ematen gailuei. Deitzeko eta sms-ak bidaltzeko besterik ez genuen behar.

Sare sozialei dagokienez, messengerra zen orduan gazteok erabiltzen genuena. Geroago, Tuenti erabiltzen hasi ginen eta pixkanaka, gaur egun, Gmail, Hotmail, Facebook, Twitter, Whatsapp, Snapchat, Instagram... izatera heldu gara. Auskalo nire izenean zenbat kontu ditudan irekita! Eta guzti hori norberaren mugikorretik kontrolatzeko gai gara.

Honek mobilarekiko dependentzi handia sorrarazi dit niri behintzat. Gaixotasun bat dudala ere esatera hausartuko nintzateke. Beti mugikorra eskura izan behar dut, galduta sentitzen bai naiz bestela.

Gogoratzen dut, teknologia berri hauek erabiltzen hasi aurretik, gabonetan zein oporretara joaten ginenean, eskutitzak idazten genituela. Batzuetan urrutiko lehengusu baten mezuak jasotzen nituen eta haiei erantzuten ibiltzen nintzen. Noizean behin, anaiak eta biok egindako marrazkiak ere bidaltzen genizkien. Hau, galduta edo galtzen ari den ohitura bat da.

Gaurko haurrak txiki txikitatik telebista, ordenagailu, mugikor... eta beste hainbat teknologia erabiltzeko gai dira inolako arazorik gabe. Eskoletan ere ordenagailuak non nahi aurki ditzakegu. Adin batetik aurrera lanak entregatzeko ere beharrezkoa dugu ikasleok.  

Gure eguneroko bizitzan oso normalizatua dago teknologia berrien erabilera, baita ikasgeletan ere. Teknologia gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu da.


2015(e)ko irailaren 11(a), ostirala


GAMEBOY???



Nor ez da txikitan gameboy batekin jolastu? 9 urte nituela gurasoek bat oparitu zidaten eta orduak ematen nituen pantaila horri begira. Nire lagunek ere bazuten berea eta gustora ibiltzen ginen denok elkarrekin.

Nahiz eta txikitan bat izan, orainarte ez naiz sekula hitz horren esanahiaz jabetu. Teknologia berrian inguruan lan bat egiten ari nintzela hitza idatzi eta hara zerekin egin dudan topo.

GAMEBOY? Mutilen jolasa? Zer da mutilak bakarrik ibiltzeko gailu bat? Neskek ezin dute ibili ala?

Barkatu baina nire burua aurkeztu beharrean nago! 19 urteko NESKA usurbildar bat naiz! Bai ondo irakurri duzue! Neska bat naizela esan dut eta gameboy-arekin ibiltzen nintzela txikia nintzenean.

Ez al zaizue lotsagarria iruditzen Gameboy izena jartzea umeak jolasteko egina dagoen gailu bati?

Ezkutuan horrelako mezu matxista ugari jasotzen ditugu gizartean eta askotan ohartu ere egiten ez bagara ere, ideia horiek barneratu egiten ditugu, baita neskok ere. Onartezina da benetan gaur egun ere horrelako gauzekin topo egitea! Ikaratuta nago benetan!






BIOLOGIKOA OTE?


Nire izeba ez da oso habila teknologia kontuetan eta mugikor moderno bat duen arren, ez du oso ondo kontrolatzen. Arazotxo bat izan zuen bere mugikorrarekin eta ez zuen asmatzen nola konpondu. Bere alabak amaren gailua hartu eta inork ezer esan gabe berriz ere martxan jartzea lortu zuen. Baina harritu ninduena ez zen hori izan, nire lehengusinak 5 urte besterik ez zituela jakiteak baizik. Ni garai hartan nire panpinekin jolasten ibiltzen nintzen eta ez mugikorrarekin!

Gaur egun, 7 urte ditu eta 4 urteko ahizpa txiki bat du. Biak gai dira edonoren mugikorra hartu eta musika martxan jartzeko, argazkiak ateratzeko, jokuetan ibiltzeko... eta inoren laguntzarik gabe.

Harrigarria da urte gutxitan zenbat aldatu den IKTren mundua, ez al zaizu iruditzen?




2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

Blogaren aurkezkena

Magisteritza ikasten ari den ikasle usurbildar bat naiz. Orain hasi berri dugun 2.mailako ikasturte berri hau gogotsu eta humorearekin hasi dudala esan behar dut. Udara luze baten ondoren gelakideekin berriz ere elkartzea politta izan da. Batzuekin hilabeteetan ikusi ez arren, gure arteko harremana galdu ez dela ohartzea. Ikasle berriei ostegunetako klaseko parrandak gomendatzen dizkiet harremanak egiten joateko!  Ea ikasturte hau aurrekoa bezain ondo joaten den!