IKTk gizartean aldaketa sakonak ekarri ditu gure eguneroko errealitatearen arlo guztietan, eskolaren lana da ordea, matematika, hizkuntzak, literatura... irakasteaz gain, konpetentzia digitala ere sustatzea.
Gaur egun gailuak manejatzeko ez dago zailtasun handiegirik, ez informazioa eskuratu zein zabaltzeko ere. Baina digitalki konpetentea izatea katxarreria manejatzen jakitea baina askoz gehiago da.
Digitalki konpetentea izateko, gailuak erabiltzen jakin behar da, informazioa diskriminatzeko gai izan, nola eta noiz, zer igo eta zer ez jakin, eta beti gure alderdi kritikoa landuz. Informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzen jakin behar da.
Horretaz gain, informazioa jakintza bihurtzeko gaitasuna izan behar dugu. Arazoak planteatu, analizatu eta informazio hori zentzuarekin interpretatzeko gaitasuna izan. Eta azkeniak, modu egoki batean espresatzen jakin behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina