- Zer dakizu egiten teknologiekin?
Ez naiz oso habila teknologia kontuetan eta ez diet atentzio handiegirik jartzen. Nire lagunek, mugikor eta ordenagailu modernoenak erosten dituzte, musika deskargatzen dute ordenagailutik, erosketak egiten dituzte internetez... Teknologia aurrera doa eta ni atzean geratzen ari naizela diote.
Gailu moderno horietako bat erosterako garaian prezioa begiratzen diet, ez ditut internet bidez erosketak egiten ez naizelako fidatzen, serieak telebistan ikusten ditut eta ez ordenagailuan. Edozer dela eta, ezin badut nire programa gustukoren bat ikusi, oraindik grabatu egiten dut beranduago ikusteko.
Hala ere, gauza oinarrizkoenak egiteko gai naizelakoan nago; esaterako, informazioa bilatu, sare sozialetan ibili, argazki eta bideoak editatu, dokumentuak idatzi... ikastolan ikasi dudana hain zuzen ere. Mugikorra eta ordenagailua nire egunerokotasunean erabiltzen ditut. Baina hortik aurrera... ez dakit gauza handiegirik teknologiaren inguruan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina