GAMEBOY???
Nor ez da txikitan gameboy batekin jolastu? 9 urte nituela gurasoek bat oparitu zidaten eta orduak ematen nituen pantaila horri begira. Nire lagunek ere bazuten berea eta gustora ibiltzen ginen denok elkarrekin.
Nahiz eta txikitan bat izan, orainarte ez naiz sekula hitz horren esanahiaz jabetu. Teknologia berrian inguruan lan bat egiten ari nintzela hitza idatzi eta hara zerekin egin dudan topo.
GAMEBOY? Mutilen jolasa? Zer da mutilak bakarrik ibiltzeko gailu bat? Neskek ezin dute ibili ala?
Barkatu baina nire burua aurkeztu beharrean nago! 19 urteko NESKA usurbildar bat naiz! Bai ondo irakurri duzue! Neska bat naizela esan dut eta gameboy-arekin ibiltzen nintzela txikia nintzenean.
Ez al zaizue lotsagarria iruditzen Gameboy izena jartzea umeak jolasteko egina dagoen gailu bati?
Ezkutuan horrelako mezu matxista ugari jasotzen ditugu gizartean eta askotan ohartu ere egiten ez bagara ere, ideia horiek barneratu egiten ditugu, baita neskok ere. Onartezina da benetan gaur egun ere horrelako gauzekin topo egitea! Ikaratuta nago benetan!

Oso artikulu ona Ane! Analisi laburra den arren, oso mamitsua den gai bat jartzen duzu irakurleon eskuetan, horrelako hazpi-mezu ugari aurki daitezkelako sektore ugaritan. Eta horien presentzia baina kezkagarriagoa iruditzen zaidana, gizartean daukaten eragina da; uste duguna baino kaltegarriagoak direlako.
ErantzunEzabatuBesterik gabe, Eguneratuzan/k.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizut nire artikulua irakurri eta zure iritzia emateagatik!
EzabatuBestetik, zurekin erabat ados nagoela azaldu nahi dut, mezu hauek gizartean duten eragina kezkagarria eta landu beharrekoak baitira
Ea hurrengo batean gaia gehiago landuz idatzi sakonago bat egitea lortzen dugun!
Ongi izan!
Ane oso begi zorrotza, Gameboy-arekin batera badira beste elektrogailu sexista batzuk ere: Walkman, Discman... zeini okurritu zaio musika eramangarria gizonentzat bakarrik izan daitekeenik?
ErantzunEzabatuEa ideia gehiago agertzen diren eta zerrende beltza (edo morea) sortzen dugun.
Badirudi uste baino horrelako gauza gehiagorekin aurki gaitezkeela!
EzabatuEskerrikasko Arrate idazteagatik!
Egileak iruzkina kendu du.
EzabatuEta orain arte enintzela ohartu esaten badizuet? Telita... Horrela doa geure gizartea...
ErantzunEzabatu