2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Zelatatzaileak eta zelatatuak III: (Irakasle naizenean)

Zelatatzaile eta zelatatuen gaia aurkeztu eta nire iritzia eman ondoren, irakasle naizenean honen aurrean zein jarrera hartuko dudan  azalduko dut jarraian. Hasteko, beharrezkotzat jotzen dut gaia ikasleekin lantzea, eguneroko bizitzan topa dezaketen gai bat delako. Gainera, errealitate honen eragina jaiotzen diren momentutik jasoko dute, txiki txikitatik kontaktu zuzena baitute IKT-arekin.

Bestalde, hezitzaileok ere formakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela uste dut, gu baigara gazteen eredu eta baita irakatsiko diegunak ere. Eta nola irakatsi gaia ezezaguna bada guretzat? Beraz, guk ere gaia kontrolatu eta jakintza izatea beharrezkotzat jotzen dut. 

Irakasle naizenean gailuek nola funtzionatzen duten irakasteaz gain, ikasleei hauei erabilpen on bat eman eta norberaren pribatutasunarekiko kritikoak izan behar dutela ikustarazten ahaleginduko naiz. Noski, honen zergatia eta ondorio kaltegarriez hitz egingo diet; beraien hausnarketa bultzatzeko, gure artean iritziak partekatuko ditugu; adibideak bilatuko ditugu... 

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Zelatatzaileak eta zelatatuak II: (Hausnarketa)

Aurreko artikuluan zelatatzaile eta zelatatuen inguruan jasotako informazioa dela eta, hainbat galdera etorri zaizkit burura eta zuekin partekatu nahiko nituzke.

Denok dakigu zelatatuak garela, baina konziente al gara zein puntutaraino kontrolatzen gaituzten?  Eta behin hau jakinik, orain zer? Hemendik aurrera erresistentzia edo estrategiarik erabiliko al dugu kontrolatu ez gaitzaten? Ala ez dugu ezer egin behar?

Niretzat gaia ezezaguna eta beldurgarria da. Harrigarria egin zait hauek gugan duten botere izugarriaz jabetzea eta gai honen inguruan gehiago jakiteko gogoa piztu zaidala esan behar dut.

Ezinezkoa dela ohartu naiz gaurko gizartean erabateko erresistentzia egitea zelatatzaileei eta beraien guganako kontrolari. Baina neurriak hartu ditzakegukoan nago gutxiago kontrola gaitzaten. Esate baterako, ahalik eta datu pertsonal gutxien ematen ahalegindu beharko genukeela uste dut, perfil faltsuak asmatu ditzakegu gure datuak ematea sahiesteko, aplikazio batzuk kentzea erabaki dezakegu...

Baina nire aburuz, egin dezakegun gauzarik inportanteena, egiten ari garenaren konziente izatea da. Honekin zera esan nahi dut, gogoan izan behar dugula uneoro zelatatuak gaudela eta kontuan izan behar dugula zer jakitea nahi dugun eta zer ez. 

Egoera hau ikusirik, norberak hausnartu dezala nolako jarrera hartu nahi duen hemendik aurrera!

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Zergatik zelatatzen naute ez banaiz inor?

Aurreko artikuluan sareak dituen arrisku eta kontrol ikaragarriaz hitz egin dizuet. Sinestezina da benetan gaur egun noraino kontrolatzen gaituzten, ez dugu ia bizitza pribaturik ere! 

Gaia interesgarria iruditu eta jakin-mina piztu bazaizue ikusi jarraian txertatu dudan ²Zergatik zelatatzen naute ez banaiz inor?² bideoa. Oso interesgarria da eta hausnartzeko baliagarria! Ea atsegin duzuen!


Zelatatzaileak eta zelatatuak I: (Atal deskriptiboa)

Gaur sarean dauden zelatatzaile eta zelatatuen inguruan idatziko dut. Izan ere, interesgarria iruditzen zait honen inguruan hausnartzea egunerokotasunean dugun gai bat delako.

® Nor ez da noizbait zelatatua sentitu?

Zelatatuok kontziente gara kontrolatuak gaudela, askotan noiz ez baldin badakigu ere. Zelatatzaileek badakite uneoro NON gauden, NOREKIN, ZER egiten ari garen, ZER garraio erabili dugun, ZEIN abiaduran goazen, NOIZ jaten dugun, noiz gauden lo, NORK deitzen gaituen, ZENBAT denboraz hitz egin dugun beraiekin, NORI biali dizkiogun sms-ak... Eta hori guztia mugikorraz baliatuta bakarrik; ez ditut oraindik ordenagailua, kalean dauden kamerak, karreterako radarra, karteran ditugun txartelak (NAN txartela, gida baimena, kreditu txartela)... aipatu ere egin.

Gure informazio guztia eskura dute (nolabait gordeta eta erregistratuta dute), nahi izanez gero, begiratu dezaketelarik. Beraz, erabat kontrolatuta gaudela esan genezake.

® Baina nortzuk dira gure zelatatzaileak? Eta nola zelatatzen gaituzte?

- Egelagure nabigazioaren kontrola
- Google: Datu pertsonal guztiak
- GPS mugikorraposizionamenduaren kontrola (ubikazioa)
- Banketxeak kreditu txartelak (bestelakoak)diru datuen kontrola
- Sare sozialakdatu pertsonalak, noiz konektatuta, publikatutako argazkia, ubikazioa...
- Whatsappkonexioaren azterketa
- Zerbitzuetako kamerakgure mugimenduak
- Webcam (drone)sartu daitezkeelako
- Konpainia telefonikoaklokalizazioa, erabilera...
- ...

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

BIG BANG DATA: Nire argazki sekuentzia

Hona hemen nire argazki sekuentzia, non, teknologia erabiltzen ez dudan 10 argazki ikusi ditzakezuen:

1. Argazki hau hondartzan ateratakoa da. Lagunek surf egiten irakatsi nahi izan ninduten, nahiz eta ez lortu, primeran pasa nuen lagun giro ederrean.



2. Argazki honetan nire magisteritzako lagun batzuekin agertzen naiz, hauek ni bezain eroak daudenez, elkarri aurpegiak pintatu genizkion ariketa bat buru ahal izateko. Hasieran, jendeak horrela ikustean lotsatu egin nintzen, baina primeran pasatzen ari ginela ikusi eta besteen iritziak alde batera utzi nituen. 


3. Kuadrilako lagunekin bartzelonara joan nintzen bertan ikasten ari den lagun bati sorpresatxo bat eman eta egun batzuk pasatzera. Bertan ikus dezakezuen paisaia Montjuic-etik ateratakoa da eta bertatik hiria ikus daiteke. Bidaia esperientzia polita izan zen niretzat eta inguruaz gozatzeko aukera izan nuen nire gertukoekin.



4. Familiarekin oporretara joan nintzen eta bertan parapentean ibiltzeko aukera izan nuen. Ez naiz oso ausarta horrelako kontuetan, baina ez nuen zalantzarik izan esperientzia hori bizitzeko. Gogotsu nengoen eta uste baina gutxiago beldurtu nintzen.



5. Irudi honetan ikus dezakezuen moduan, ²nutella² izugarri gustatzen zaigu, bai niri eta baita nire begirale kideei ere. Meriendatzeko ordua zela aprobetxatuz, txerrikeriak egiten ibili ginen, zerri egin da amaitu genuen, baina ederra zegoen eta tripa betetzea lortu genuen.



6. Begirale talde baten parte naiz eta gazte batzuekin jarduten gara lanean urte guztian zehar. Ekintza desberdinak egiten ditugu hauen heziketa bultzatzekokanpaldia, urteko saioak, asteburu pasak... Behean gazte zein begiraleek batera ateratako argazki bat ageri da. Boluntarioki lan egiten badugu ere, pertsona bezela bete egiten nau eta asko ikasten dut beraiekin. 



7. Nire urtebetetze egunean afaltzera joan nintzen lagunekin eta etxeratzerako orduan, kotxeruntz abiatu ginen eta begira zerekin egin nuen topo. Nire kotxea (euskarri bezela erabilita zerbait haundia delako eta ez teknologia moduan) koloretako ²postic²-ez beteta zegoen eta horietako bakoitzean zerbait idatzita zegoen. Ilusio handia egin zidan lagunek egindako sorpresak eta hare handiagoa bertan idatzitakoa irakurtzeak.



8. Egun aspergarri batean, zer egin eta nora joan ez nekien batean, lagun batek bere etxera gonbidatu ninduen. Bere bizilagunak saltoka ibiltzeko koltxoneta elastiko horietako bat dauka eta bertan ibiltzen utzi gintuen. Aspergarria izatera zijoan arratsalde hura, dibertigarria bihurtuz!



9. Musikako klasea amaitu ostean, gelakide bat txoroarena egiten hasi zen gitarrarekin eta nik darbuka bat hartu eta berarekin eseri nintzen. Musikariei imitatzen ibili ginen, instrumentua jo eta kantatuz. Barregarri izan zen eta primeran pasa genuen.



10. Azkenengo argazki honetan, Donostiako portuko bista zoragarria ikus daiteke. Arratsalde pasa joan eta begira zer nolako paisajearekin aurkitu ginen (ez du ez efektu, ez montajerik). Islari begira jarri eta gure gauzetaz pentsatu eta hitz egiten egon ginen.

Let her go - Passenger

Scribd plataforma erabiltzen ikasi dudala aprobetxatuz, nire kanta gustokoenetako bat blogean publikatzea erabaki dut. Espero dut niri bezain beste gustatzea!



Kanta entzun nahi izanez gero, hona hemen linka: https://www.youtube.com/watch?v=RBumgq5yVrA

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

WEB 2.0

1.SARRERA

Komunikazio erabiltzaileen artean, aukera eman du gure gauzak egiteko eta gauzak sortzeko. Urteekin proiektua (entziklopedia britanikoazerbitzu (googlebihurtu (Web 1.0 eta web 2.0), gaur egun zerbitzua erabiltzaileentza eskaintzea.

2. WEB 2.0 

²Segunda burbuja² deitzen diote modan dagoelako eta ez delako benetan informazioa erabiltzeko helburuarekin erabiltzen.

3. WEB-AREN EZAUGARRIAK

     - Ez da unidirekzionala
     - Zerbitzuak eskaintzen ditu
     - Erabiltzailea da protagonista
     - Kolaborazioan lan egiteko aukera ematen du

Ezaugarrien osaketa:

     1. RSS zerbitzuak: informazioa gure ordez bilatzen dute, hau da, gu informazioa bilatzen hasi beharrean, RSS zerbitzuaren bitartez bilatzen dugu. Adibidez: egunkarien kultura arloa.

     2. Sortzaileak bihurtzen gara Web 2.0an

     3. Web 1.0 estatikoa da, aldiz, web 2.0a didaktikoagoa da

     4. Modu ezberdinetan hartzen dugu parte sarean
          - Indirektoki. Adib: me gusta ematen orrialde bati
          - Kontzienteki.
          - Oso konzientea: kolaborazioa da azkenengo helburua, sare sozialak beste pertsonen onurarako.

4. NOLA FUNTZIONATZEN DU WEB 2.0ak?

Elementu tekniko garrantzitsuenak:

     - Bilaketak
     - Estekak
     - Egiletasuna (denon esku) 
     - Etiketa (hitz klabe oso eraginkorra)
- Luzapenak. Adibidezmusika, guk sortutako play listak, liburu zerrenda bat...
     - Abixuak  


5. WEB 3.0

Gaur egungo arazo nagusia testuingurua da, bilaketa ugari daudela. Beraz, Web 3.0, gizakiaren ezaugarri gehiago edukitzea da, guk nahi dugun hori bilatzeko. Hau filtrazioa aurrera eramaten saiatzen da, Web 3.0ren adibide google plus da. Eta bere helburua, bilaketa efektiboagoak lortzea da, informazio bilaketa errazteko.

6. WEB 2.0ren KRITIKA:

Nork parte hartu beharko luke gauzak sortzerako garaian? Edukiaren kalitatea jetsi egiten al da edonork idatzi baldin badezake?

Denok eskubide berak ditugu eta geroz eta informazio aniztasun gehiago, hobekuntzak sortzeko aukera gehiago dago. Gure lana da informazio guzti horren artean erabilgarria dena hautatzea eta beste guztia diskriminatzeko gai izatea.

2015(e)ko urriaren 3(a), larunbata

Aduna Herri Eskolako hitzaldiaren laburpen eskematikoa

Hona hemen Aduna Herri Eskolako hitzaldiaren laburpen eskematikoa, ea hauen metodologia ulertzen laguntzen dizuen. Esan beharra daukat gelako kide batek eginiko eskemetaz baliatu naizela, izan ere, lan bikaina egin duelakoan nago!



ADUNAKO HERRI ESKOLA

Iñaki Pagola izan genuen irailaren 29an magisteritzako eskolan. Bertan, Adunako Herri Eskolaren inguruko hitzaldi bat eman zigun bertako irakasle honek. Hitzaldia honako 6 puntutan banatu zuen: kokapena, eskolaren ezaugarriak, IKT eginbeharrak, heldutasun eredua, Google apps + drive eta azkenik,  esperientzia praktiko batzuk erakutsi dizkigu.

Aduna Donostiatik 1,5km-ra dago kokatua eta 400 biztanle bizi dira bertan. Eskola txikia da eta 68 ikasle besterik ez dituzte. 

Eskola honen ezaugarri esanguratsuena ez dituztela testu liburuak erabiltzen da. Lana proiektuen bidez egiten dute. 3 hilabetez behin aldatzen dituzte gaiak eta beti gauza berriak lantzen dituzte (gaiak ez dira errepikatzen). Gaiak ikasleek beraiek aukeratzen dituzte beraien interesen arabera, ez dute beti irakasleak esaten duena egiten. Eskolaren errealitatea IKT munduarekin oso lotuta dago.

Heldutasun ereduari dagokionez, hiru maila bereizten dira: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Adunako eskola hirugarren maila honetan kokatzen da.

Aplikazio desberdinak erbiltzen dituzteclassroomgoogle calendar eta drive izenekoak esaterako. 

Irakasle bileretan, idazkari bat izendatzen dute akta idazten joateko eta bilera amaitzean drive bidez bidaltzen die gainontzekoei. Horrela ez dira guztiak notatxoak idazten ibiltzen paperean, praktikotasuna bilatzen dutelarik. Iñakik paperean idazten ahaztuko zaiola dio sarritan.

Agenda digitala: Ordenagailuei esker ikasle guztiek erabili dezakete koaderno digitala eskolako ikasleak zeintzuk diren ikusteko, hutsegiteak begiratzeko, ebaluazio sistemaren berri izateko, agenda moduan, irakasleak jarri dizkien eginbeharra ikusteko, hurrengo klasean zer egingo duten jakiteko... Beraz, ez dute paperean idazten, guztia kuaderno digitalaren bidez egiten dute, baita etxeko lanak eta hauen zuzenketak ere.

Bloga: notiziak eta egindako lanak erakusteko erabiltzen dute. Baita Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlanean aritzeko ere, hirurek idazten baitute blogean. 

Dropbox: argazkiak partekatzeko erabiltzen dute aplikazio hau. Horrela gurasoek eskolan ateratako argazki hauek ikusteko aukera dute eta nahi izanez gero deskargatzeko ere bai. 

Bideo grabaketak: bideo asko grabatzen dituzte eta grabaketa hauen bidez gauzak ikasten joaten dira. Gai desberdinak jorratzen dituzte, inglesa esaterako. Grabaketak ikasterako orduan oso baliagarriak direla diote, izan ere, gaia bera lantzeaz gain, teknologia desberdinak erabiltzen ikasten dute (ordenagailua, mugikorra, tableta, kamara, grabagailua, musika editatzeko programak...).

Iñaki Pagolak ²ondo pasas askoz gehiago ikasten da² esaldiarekin amaitu zuen hitzaldia!





Amara Berri Eskolako hitzaldiaren laburpen eskematikoa

Hona hemen Amara Berri Eskolako hitzaldiaren laburpen eskematikoa, ea hauen metodologia ulertzen laguntzen dizuen. Esan beharra daukat gelako kide batek eginiko eskemetaz baliatu naizela, izan ere, lan bikaina egin duelakoan nago!



AMARA BERRIKO ESKOLA

Irailaren 22an, Amara Berri Eskolaren metodologiaren berri jakiteko aukera izan genuen, Armandok magisteritzan eman zuen hitzaldi bati esker. Bertan, eskolaren sistema orokorra zein den azaldu ziguten, baina batez ere IKT gaia nola lantzen duten.

Eskola hau nabarmendu egiten da bere sistema eta metodologia propioak dituelako ikasleak hezteko garaian. Haurrek ikasgelan kontextu desberdinetako txokoetan antolaturik egiten dute lan. Ikasleak taldeetan antolatzen dira,  txokoz aldatuz joaten dira eta bakoitzean dagozkien zereginak burutzen dituzte. Gainera, ez dituzte testu liburuak erabiltzen.

Beraien ezaugarri berezietako bat ziklo ezberdinetako haurrak nahastuta egiten dutela lan da. Hau da, adin desberdinetako ikasleak batera elkarlanean aritzen dira. Honen arrazoia, zaharrenek txikienei laguntzeko aukera dutela da, elkarrekin ikasi eta elkarrekin lan egiten ikasten dute.

Ondoren, hedabideen berri eman ziguten. Amara Berriko eskola honetan, haurrak IKT munduarekin murgiltzeko, hedabide desberdinak erabiltzen dituzte; egunkari, irratia, telebista eta txikiweb-a hain zuzen ere. Txoko hauek haurrek beraiek antolatzen dituzte eta egunerokotasunean egiten diren gauzetan zentratzen dira, IKT-en mundua landuz. Zerbitzu hauek egunero daude ikasle guztientzat erabilgarri, guztiek hartzen dute parte eta bi hilabetez behin aldatzen dituzte hedabideak.

Hona hemen erabiltzen dituzten hedabideak:

-Egunkaria: Egunero ikasle guztientzat ale bat inprimatzen dute, bakoitzak bat etxera eraman dezan. Ikasle guztiek dute aukera txoko honetatik pasatzeko eta horregatik gauza oso desberdinak aurki ditzakegu bertan. Esate baterako, albisteak, entrebistak, txisteak, asmakizunak, argazkiak...

-Irratia: Irratia Amarako auzokideek entzun dezakete baina beraien Web orrian ere entzun dezakegu.

-Telebista: Amara Berriko ikasgela guztietan ikusten da, horrela guztien esku dago parte hartzea edo ikusteko aukera edukitzea. Irratiaren kasuan bezala, Web orrian ere ikusteko aukera badago. 

-Txikiweb-a: Astean bitan eguneratzen da  eta bertan mota askotako edukiak aurki ditzakegu: telebistan grabatutako programak, irrati lanak, plastikako lanen argazkiak eta baita eskolako ekintzen argazkiak ere.


EZ AL ZAIZUE IRUDITZEN AMARA BERRIKO SISTEMA HONEN BIDEZ HAURREK BERAIEN KABUZ IKASTEN DUTELA ETA ELKARLANAREN GARRANTZIAZ JABETZEN DIRELA?