Zelatatzaile eta zelatatuen gaia aurkeztu eta nire iritzia eman ondoren, irakasle naizenean honen aurrean zein jarrera hartuko dudan azalduko dut jarraian. Hasteko, beharrezkotzat jotzen dut gaia ikasleekin lantzea, eguneroko bizitzan topa dezaketen gai bat delako. Gainera, errealitate honen eragina jaiotzen diren momentutik jasoko dute, txiki txikitatik kontaktu zuzena baitute IKT-arekin.
Bestalde, hezitzaileok ere formakuntza bat jasotzea ezinbestekoa dela uste dut, gu baigara gazteen eredu eta baita irakatsiko diegunak ere. Eta nola irakatsi gaia ezezaguna bada guretzat? Beraz, guk ere gaia kontrolatu eta jakintza izatea beharrezkotzat jotzen dut.
Irakasle naizenean gailuek nola funtzionatzen duten irakasteaz gain, ikasleei hauei erabilpen on bat eman eta norberaren pribatutasunarekiko kritikoak izan behar dutela ikustarazten ahaleginduko naiz. Noski, honen zergatia eta ondorio kaltegarriez hitz egingo diet; beraien hausnarketa bultzatzeko, gure artean iritziak partekatuko ditugu; adibideak bilatuko ditugu...

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina