Hona hemen nire argazki sekuentzia, non, teknologia erabiltzen ez dudan 10 argazki ikusi ditzakezuen:
1. Argazki hau hondartzan ateratakoa da. Lagunek surf egiten irakatsi nahi izan ninduten, nahiz eta ez lortu, primeran pasa nuen lagun giro ederrean.
2. Argazki honetan nire magisteritzako lagun batzuekin agertzen naiz, hauek ni bezain eroak daudenez, elkarri aurpegiak pintatu genizkion ariketa bat buru ahal izateko. Hasieran, jendeak horrela ikustean lotsatu egin nintzen, baina primeran pasatzen ari ginela ikusi eta besteen iritziak alde batera utzi nituen.
3. Kuadrilako lagunekin bartzelonara joan nintzen bertan ikasten ari den lagun bati sorpresatxo bat eman eta egun batzuk pasatzera. Bertan ikus dezakezuen paisaia Montjuic-etik ateratakoa da eta bertatik hiria ikus daiteke. Bidaia esperientzia polita izan zen niretzat eta inguruaz gozatzeko aukera izan nuen nire gertukoekin.
4. Familiarekin oporretara joan nintzen eta bertan parapentean ibiltzeko aukera izan nuen. Ez naiz oso ausarta horrelako kontuetan, baina ez nuen zalantzarik izan esperientzia hori bizitzeko. Gogotsu nengoen eta uste baina gutxiago beldurtu nintzen.
5. Irudi honetan ikus dezakezuen moduan, ²nutella² izugarri gustatzen zaigu, bai niri eta baita nire begirale kideei ere. Meriendatzeko ordua zela aprobetxatuz, txerrikeriak egiten ibili ginen, zerri egin da amaitu genuen, baina ederra zegoen eta tripa betetzea lortu genuen.
6. Begirale talde baten parte naiz eta gazte batzuekin jarduten gara lanean urte guztian zehar. Ekintza desberdinak egiten ditugu hauen heziketa bultzatzeko; kanpaldia, urteko saioak, asteburu pasak... Behean gazte zein begiraleek batera ateratako argazki bat ageri da. Boluntarioki lan egiten badugu ere, pertsona bezela bete egiten nau eta asko ikasten dut beraiekin.
7. Nire urtebetetze egunean afaltzera joan nintzen lagunekin eta etxeratzerako orduan, kotxeruntz abiatu ginen eta begira zerekin egin nuen topo. Nire kotxea (euskarri bezela erabilita zerbait haundia delako eta ez teknologia moduan) koloretako ²postic²-ez beteta zegoen eta horietako bakoitzean zerbait idatzita zegoen. Ilusio handia egin zidan lagunek egindako sorpresak eta hare handiagoa bertan idatzitakoa irakurtzeak.
8. Egun aspergarri batean, zer egin eta nora joan ez nekien batean, lagun batek bere etxera gonbidatu ninduen. Bere bizilagunak saltoka ibiltzeko koltxoneta elastiko horietako bat dauka eta bertan ibiltzen utzi gintuen. Aspergarria izatera zijoan arratsalde hura, dibertigarria bihurtuz!
9. Musikako klasea amaitu ostean, gelakide bat txoroarena egiten hasi zen gitarrarekin eta nik darbuka bat hartu eta berarekin eseri nintzen. Musikariei imitatzen ibili ginen, instrumentua jo eta kantatuz. Barregarri izan zen eta primeran pasa genuen.
10. Azkenengo argazki honetan, Donostiako portuko bista zoragarria ikus daiteke. Arratsalde pasa joan eta begira zer nolako paisajearekin aurkitu ginen (ez du ez efektu, ez montajerik). Islari begira jarri eta gure gauzetaz pentsatu eta hitz egiten egon ginen.








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina