2015(e)ko urriaren 3(a), larunbata

ADUNAKO HERRI ESKOLA

Iñaki Pagola izan genuen irailaren 29an magisteritzako eskolan. Bertan, Adunako Herri Eskolaren inguruko hitzaldi bat eman zigun bertako irakasle honek. Hitzaldia honako 6 puntutan banatu zuen: kokapena, eskolaren ezaugarriak, IKT eginbeharrak, heldutasun eredua, Google apps + drive eta azkenik,  esperientzia praktiko batzuk erakutsi dizkigu.

Aduna Donostiatik 1,5km-ra dago kokatua eta 400 biztanle bizi dira bertan. Eskola txikia da eta 68 ikasle besterik ez dituzte. 

Eskola honen ezaugarri esanguratsuena ez dituztela testu liburuak erabiltzen da. Lana proiektuen bidez egiten dute. 3 hilabetez behin aldatzen dituzte gaiak eta beti gauza berriak lantzen dituzte (gaiak ez dira errepikatzen). Gaiak ikasleek beraiek aukeratzen dituzte beraien interesen arabera, ez dute beti irakasleak esaten duena egiten. Eskolaren errealitatea IKT munduarekin oso lotuta dago.

Heldutasun ereduari dagokionez, hiru maila bereizten dira: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Adunako eskola hirugarren maila honetan kokatzen da.

Aplikazio desberdinak erbiltzen dituzteclassroomgoogle calendar eta drive izenekoak esaterako. 

Irakasle bileretan, idazkari bat izendatzen dute akta idazten joateko eta bilera amaitzean drive bidez bidaltzen die gainontzekoei. Horrela ez dira guztiak notatxoak idazten ibiltzen paperean, praktikotasuna bilatzen dutelarik. Iñakik paperean idazten ahaztuko zaiola dio sarritan.

Agenda digitala: Ordenagailuei esker ikasle guztiek erabili dezakete koaderno digitala eskolako ikasleak zeintzuk diren ikusteko, hutsegiteak begiratzeko, ebaluazio sistemaren berri izateko, agenda moduan, irakasleak jarri dizkien eginbeharra ikusteko, hurrengo klasean zer egingo duten jakiteko... Beraz, ez dute paperean idazten, guztia kuaderno digitalaren bidez egiten dute, baita etxeko lanak eta hauen zuzenketak ere.

Bloga: notiziak eta egindako lanak erakusteko erabiltzen dute. Baita Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlanean aritzeko ere, hirurek idazten baitute blogean. 

Dropbox: argazkiak partekatzeko erabiltzen dute aplikazio hau. Horrela gurasoek eskolan ateratako argazki hauek ikusteko aukera dute eta nahi izanez gero deskargatzeko ere bai. 

Bideo grabaketak: bideo asko grabatzen dituzte eta grabaketa hauen bidez gauzak ikasten joaten dira. Gai desberdinak jorratzen dituzte, inglesa esaterako. Grabaketak ikasterako orduan oso baliagarriak direla diote, izan ere, gaia bera lantzeaz gain, teknologia desberdinak erabiltzen ikasten dute (ordenagailua, mugikorra, tableta, kamara, grabagailua, musika editatzeko programak...).

Iñaki Pagolak ²ondo pasas askoz gehiago ikasten da² esaldiarekin amaitu zuen hitzaldia!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina